Hiri eredua. Ekintza Soziosindikala lurraldeetatik jardunaldia

Ekainaren 17an Hiri eredua. Ekintza Soziosindikala lurraldeetatik jardunaldia egingo dugu. Gure xedea ekintza soziala egiteko eremuaz eta moldeez gogoeta egitea da. Jardunaldia Donostian egingo dugu Iratzar aretoan, arratsaldeko 17.00etan hasita.

 

Saioa bertan presentzialki edota streaming bidez ikusi ahal izango da, eta modua edozein dela ere, ezinbestekoa da izena ematea. Hemen egin dezakezue izen ematea.

 

Bi atal izango ditu:

• Lehena. Denis Merklen Uruguaiko soziologoa elkarrizketatuko du LABeko Josefina Roco-k. Denis Parisen da unibertsitateko irakaslea eta gurekin izan genuen 2014an Sindikalismoa [Bir]Pentsatzen jardunaldietan. Bere ekarpenak eta ikuspegiak biziki interesgarriak izango zaizkizuelakoan gaude. Elkarrizketa gazteleraz izango da.

• Bigarrena. Andoni Egia (Donostiako Maizterren Sindikatua), Boubacar Doiuf (Mbolo) eta Aroztak ekimeneko Garbiñe Elizegi solasaldian izango ditugu LABeko Maider Jauregik gidatuta. Solasaldia euskaraz izango da.

• Amaiera Ekintza Sozialeko arduraduna den Endika Perezek egingo du, jardunaldian entzundakoaren bilduma eginez.

 

 

Hiri eredua. Ekintza Soziosindikala lurraldeetatik jardunaldia
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu
Gehiago irakurri