Konstituzio ekonomiko berria: kapitala erdigunean

talaia07 aldizkariak

Talaiaren 7.alea publikatu berri dugu. Ale honi dagokionez, neoliberalismoa hedatu eta garatzeko tresnetako bat izaten ari diren merkataritza eta inbertsio askeko hitzarmenen olatu berria, eta haiei esker idazten ari den Konstituzio Ekonomiko Global berria izango ditugu hizpide.

Aldizkaria irekitzen duena artikuluan OMAL-Paz con Dignidadeko Gonzalo Fernandezek azaltzen digun bezala, hitzarmen hauek logika baten baitan urrats bat gehiago besterik ez dira: azken hamarkadetako pribatizazioek eta merkatu librerako legeek utzitako muga ez-arantzelarioak gainditzeko bide bat. Sinaduraz sinadura, baliabide eskasiak gero eta gehiago ezaugarritutako testuinguru batean gutxi batzuek haien pribilegioak mantentzeko (eta hedatzeko) nazioarteko legedia ari dira eraikitzen. Botere korporatiboaren mesedetan estatuek gero eta eskumen legegile gutxiago duten ordena mundial horretan, izaera exekutiboago eta errepresiboagoa garatzen dute, eta Jule Goikoetxeak horren ondorioak aztertzen lagunduko gaitu. Baina Lolita Chavez ekintzaile feministak azalduko digun bezala, aspalditik datorren prozesua da hau eta Abya Yalan aurrera eramandako erresistentzien gakoak konpartituko ditu gurekin. Europako ezkerra eta erresistentziak berriro ere izango ditu hizpide Transform sareko Roland Kulkek.

LAB sindikatuak azken urteetan ildo honi lotutako ibilbide interesgarria garatu du, eta horretan buru-belarri aritu denUrtzi Ostolozagak emango digu haren berri. Botere korporatiboaren aurkako borroka honetan Euskal Herrirako eredu eta tresna berriak behar ditugu eta ideia batzuk jaso nahian, Catalunyako Observatori DESCA-ko zuzendari Irene Escorihuela elkarrizketatu dugu. Azkenik,  ofentsiba neoliberalaren ikur den G7aren eta udazkenean Miarritzen ospatuko den gailurraren aurkako plataforman eremu desberdinetan diharduten LABeko Igor Arroyo, Eñaut Aramendi, Maddi Arrieta eta Edurne Larrañaga jarriko ditugu solasean. 

 

 

 

 

Konstituzio ekonomiko berria: kapitala erdigunean
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu
Gehiago irakurri