Ipar Hegoa Ipar Euskal Herrian

Euskal Herrian diren errealitate ezberdinak erreparatuz, Euskal Herriko langileen prestakuntza politiko eta sindikala bultzatzeko sortutako Ipar Hegoa Fundazioak, Ipar Euskal Herrira lerro berezitu bat zabaltzeko hautua egin du. Pasadan otsailaren 19an aurkezpen agerraldia izan zen eta bertan datorren hilabeteetan burutuko diren ikastaroen berri eman zen.


IPAR HEGOA Fundazioa 1996. urtean sortu zen Euskal Herriko langileen prestakuntza politiko eta sindikala bultzatzeko erakunde gisa. Kontzientzia kritikoa, militantzia sindikala eta antolatzeko eta erantzuteko gaitasuna suspertzea zuen helburu.

Horretarako IPAR HEGOAk jardunaldiak, konferentziak, hitzaldiak eta hausnarketa eta eztabaidarako guneak antolatu izan ditu. Halaber, interes handiko gai monografikoei buruzko argitalpenak atera izan ditu.

Ipar Euskal Herriko langileek mementukotz ez dute formakuntza arloan, tresna egokiturik, hemengo egoerari moldatua, frantses inguru legala eta erralitate lokala aintzat hartuz aritzen dena. Ipar Hegoa hemen sortzen da asmo horrekin : borroketan implikatuak diren langileendako erreferentzia bihurtzeko, haientzat tresnak eskaintzeko, ekintza sindikalerako eta beste arloko emanzipazio borroketarako (feminismoa, Euskal Herria, elkartasuna…)

Gure asmoa langileei formakuntzak eskaintzea da, formakuntza sindikalak barne. Langileek aukera badute legalki formazio egun batzuk finantzatzeko ; saiatuko gara eduki aproposak eskaintzen, Ipar euskal Herriko langileen beharrei erantzuteko.

Formakuntzak sindikalismoari buruz ala lan zuzenbideari buruz izan daitezke. Baina asmoa da , langilei beste tresna batzuk ere aurkeztea, beste formakuntzak eskaintzen. Komunikazio tresneriari buruzko formazioak eskainiko ditugu adibidez, edo kapitalismoari eta ekonomiaren kontzeptueri buruzko formakuntzak.

Formakuntzatik haratago, hitzaldiak eta solasaldiak ere antolatuko ditugu, hemengo eta kanpoko errealitatei buruz, bertako eragile sozialen ezagupenak azkartzeko helburuarekin.

Formakuntzak

Martxoaren 5ean : Langile ordezkarien oinarrizko formakuntza.
Ezinbestekoa iruditzen zaigu langileek eta haien ordezkari izango direnek, haien lantegietan jardun, eskubideak errespetarazi eta borrokatu ahal izateko oinarrizko hainbat jakintza bereganatzea. Langile ordezkarien funtzioak, funtzionamendua, betebeharreko rol ezberdinak, zuzenbidearen hierarkia eta oro ar ordezkari izateko jakin beharrekoen oinarria eskainiko da bertan.

Martxoaren 6ean : Entrepresa komiteen oinarrizko ezagutza.
50 langiletik gorako lantegietan aurkitzen ditugu entrepresa komiteak (CE). Langileek haien eskubideak defendatzeko, hobekuntzak lortzeko, ezinbestekoa da entrepresa barnean diren tresna ezberdinen ezagupena izatea. Entrepresa komite baten inguruan jakin beharrekoen oinarria eskainiko da. Ezagutza, garapena, barneko partaideen rolak, etab luze bat.

Apirilaren 9 eta 10ean : Negoziaketa kolektiboa entrepresetan.
Negoziaketa kolektiboa langileen lan baldintzen ikuspegitik oso eremu garrantzitsua da, bertan sinatzen baitira hitzarmen mota ezberdinak. Langilei dagokionez, prozesua ulertzea, bitarteko ezberdinak erabiltzen jakitea, negoziazioari aurre egiteko filosofia,etab, landuko dira formakuntza honetan. Bi egunetakoa izanik, negoziaketa bere osotasunean aztertuko da, langileak trebatu eta ahalik eta jakintzarik osoena ukan dezaten.

Maiatzaren 15ean : Emazteen eta gizonen aukera eta eskubide berdintasunaren aldeko defentsa lantokietan.
Ipar Hegoak diskriminazioa eta zapalketa ororen kontra lan egingo duela adierazi nahi du, eta beraz, emazteen zapalketaren kontra borrokatzeko konpromisoa bereganatu eta agertzen du hasieratik. Emaztekiko bazterkeria egoera eta jokabide erasokorrak anitzak dira, bai lan munduan bai jendartean oro ar. Jarrera horiek desagertu daitezen lantokietan sentsibilizazioa indartu eta egoera hauen aurka borrokatzea beharrezkoa deritzogu.

Hau guztia aurrera eramateko, burutuko dugun jardunaldiak langileak trebatu eta gai honen inguruko sentsibilizazioa eta formazioa lantzea helburu izango ditu.

Ekainak 12an : Euskal Herriko aurkezpen sozioekonomikoa.
Euskal Herri osoko, baina batez ere Ipar Euskal Herriko, aurkezpen sozioekonomikoa burutuko da. Oinarrizko azterketa batetik abiatuz, kontzeptu eta errealitate ezberdinen konparaketa, egituren eta zonaldeen berezitasunak eta ingurumenaren eragina sozioekonomian aztertuko dira besteak beste.

Formakuntza ez formalak

Apirilaren 26ean : Ipar Euskal Herriko aitortza instituzionala eta eremu sozioekonomikoa.
Lehen atalean, lurralde kolektibitateari Frantziar Gobernuak emandako ezetzaren ondoren Ipar Euskal Herriarentzako egitura proposamena aurkezteke dago. Tartean Pays egiturak desagertu daitezke eta kontratu territorial berria izendatzearen inguruko eztabaida sortu da. Ipar Euskal Herriarentzako egitura instituzionalaren inguruko hipotesi ezberdinak daude mahai gainean eta Ipar Hegoa Fundazioak aukera hauen arteko konparaketa bat egin nahi du eremu sozioekonomikoaren ikuspegitik.

Bigarren atalean, Ipar Euskal Herriak ezinbestekoa duen estrategia eta egituraketa ekonomikoaren arrazoietan (aukerak, beharrak, adibideak) sakonduko dugu.

Ekainaren 14ean : Euskal Herriko aurkezpen sozioekonomikoa. (formatu zabalean).
Euskal Herri osoko, baina batez ere Ipar Euskal Herriko, aurkezpen sozioekonomikoa burutuko da. Oinarrizko azterketa batetik abiatuz, kontzeptu eta errealitate ezberdinen konparaketa, egituren eta zonaldeen berezitasunak eta ingurumenaren eragina sozioekonomian aztertuko dira besteak beste.

Ipar Hegoa Ipar Euskal Herrian
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu
Gehiago irakurri