Uhinak Beketarako eskaerak aurkezteko epea urriaren 15era luzatu dugu

Urriaren 15era luzatu dugu beka eskaerak aurkezteko epea, interesdunek proposamenak prestatzeko denbora gehiago izan dezaten.

uhinak beka wwwSubiranotasun politikoa, ekonomia, feminismoa, sindikalismoa, euskara, kultura, gure historia, gure iragana eta, jakina, gure etorkizuna dira Uhinak Beketan hausnartu eta sakontzeko proposatzen diren gaiak.

Bekaren bat eskatu nahi dutenek honako agiri hauek erantsi beharko dituzte: aurkezpen pertsonala; curriculuma; jarduera politikoa, sindikala eta/edo soziala (3.000 eta 3.500 karaktere artekoa) eta proiektuaren laburpena.

Proiektuak lau atal izanen ditu nahitaez:

1) Landu nahi den gai zehatza eta helburu orokorra biltzen duen atala.

2) Lan-tesia edo sakondu nahi den ideia nagusiaren/en laburpena jasotzen duen atala.

3) Lanaren gaia azaltzen duen indizea.

4) Garatzeko erabiliko den bibliografia.

Gehienez 15.000 karaktere eta euskaraz.

Beste eredu edo formaturen bat aurkeztuz gero, eskatzaileak zehatz-mehatz justifikatu beharko ditu horren arrazoiak.

Bekak pertsona adituek eta ekintzaileek eska ditzakete, akademian ikertzen dutenek edo ikerketaren arloan lan egiten dutenek, Euskal Herriko zazpi probintzietan bizi eta lan egiten dutenek, baita arrazoi politiko, ekonomiko edo sozialengatik atzerrian bizi diren euskal herritarrek ere.

Esleitzen den unetik, bekaren onuradunak sei hilabete izanen ditu behin betiko lana aurkezteko.

Beka bakoitza 500 eurokoa izanen da.

Uhinak beken helburua gai horiei buruzko artikulu luzeak eta libretoak sustatzea da, gai horiek zabaltzeko, eztabaida eta/edo ekarpen soziala sortzeko, akademiaren eta herritarren artean zubiak eraikitzeko eta eraldaketa politiko-sozialera hurbiltzen diren “uhinak” bultzatzeko.

Informazio gehiago edota beka eskaera, urriaren 15a baino lehen, eskaerak@uhinakbeka.eus helbidera bidali beharko dute.

Uhinak Beketarako eskaerak aurkezteko epea urriaren 15era luzatu dugu
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu
Gehiago irakurri