2020-07-21
2020-09-09
Ipar Hegoa eta Iratzar fundazioek 2020/2021 ikasturte berrian pentsamendu kritikoa sustatzeko emandako Uhinak Bekak beketarako eskaerak aurkezteko epea irailaren 30ean amaituko da.
2020-09-09
Urriaren 15era luzatu dugu beka eskaerak aurkezteko epea, interesdunek proposamenak prestatzeko denbora gehiago izan dezaten.
2020-10-20
IparHegoa eta Iratzar fundazioetako ordezkariek positiboki baloratu dituzte Uhinak Bekak -Euskal Herriko pentsamendu kritikoa saretzeko eta sustatzeko sortutako bekak- lehen edizioaren esleipenerako jasotako eskaerak.
2020-12-22
Ainhoa Ozaeta, Nerea Zuluaga, Irati Mogollon, Onintza Etxebeste, Ibai Atutxa eta Bilgune Feministaren proiektuak aukeratu dira.