Topaketa sindikalak 2025. Izenematea

Ekintza sindikal eraldatzailea
Hirugarren aldiz egingo ditugu Topaketa Sindikalak, prestakuntza eta gogoetarako tresna. Data berezian egingo da, gainera. Birpentsatzen prozesua egin genuenetik hamar urte igaro diren unean. Abagune egokia hamarkada honetan ekintza sindikala berritzeko egin dugun ibilbidearen balantzea egiteko, baina aurrera begira ditugun erronkei heltzeko bereziki.
Hori horrela, aurten bi egunetara luzatuko ditugu Topaketak: urriaren 16 an eta 23an egingo dira, EHUko Gipuzkoako kanpusean. Azken urteetan sindikalizazio estrategiaren eta ekintza sindikalaren oinarriak ongi finkatu ditugu, orain horietan sakontzea izango dugu erronka. Helburu horri erantzungo die Topaketak.