VII. Eskola Subiranista; erantzun kolektiboak eztabaidatzen, eskuin muturraren gorakadaren aurrean

Erakune ezberdinen esperientzia eta ibilbide politiko anitzetik abiatuta, egungo testuinguru politikoa aztertu eta ikuspegi eta estrategiak partekatzeko gunea izan da da VII. Eskola Subiranista.

Ezker subiranistek etorkizuneko erronkei nola aurre egin eztabaidatzeko, Herrialde Katalanetako, Galiziako, Kanariar Uharteetako, Andaluziako eta Euskal Herriko hogei bat erakunde eta fundazio subiranista, bildu gara Bilboran VII. Eskola Subiranistan. Ipar Hegoa Fundazioa tartean, subiranismoa eguneratzea, autodeterminazioa, migrazioari, krisi bioklimatikoari eta eskuin muturrari burzko gogoetak egitn eta partekatzeko parada izan dugu.
Subiranotasunaren aldeko topaketan, nabarmendu da garrantzitsua dela hausnarketak partekatzea, alternatiba emantzipatzaileak proposatzea eta erantzun kolektiboak artikulatzea, kapitalismo transnazionalaren eta supremazismo autoritarioaren mesedetan gorrotoaren eta desinformazioaren diskurtsoak izandako gorakadak markatutako testuinguru batean.



