8,7 puntura Europan jokatzeko

Imanol Karrera Turrillo

LAB sindikatuko Nafarroako eleduna

 

Aurten ere Europako postuetatik kanpo geratu gara. Enegarrenez, atea itxi zaio anbizioz zerga-politika berri bat garatzeari, gehiengo sozialaren kezka eta beharrekin bat egiteko.

LABek egindako azterketaren arabera, egun Europar Batasuneko batez besteko presio fiskaletik 8,7 puntura dago Nafarroa; beraz, presio fiskala handitzea eta, beraz, diru-bilketa handitzea aukera egingarria da, eta, gainera, zorpetze txikiagoa eta babes sozial handiagoa dakar. Izan ere, Nafarroa batez besteko horretan kokatuko balitz, ia 2.000 milioi euro gehiago bilduko lituzke, zerbitzu publikoak indartu eta garatzeko eta langileen bizi baldintzak hobetzeko erabil zitezkeenak. Ondorioz, Nafarroak dituen eskumenak baliatu behar dira presio fiskala handitzeko eta zerga-sistema sakonki eraldatzeko.

PSN, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin alderdiek osatutako Nafarroako Gobernuak eta, zehazki, Ekonomia eta Ogasun kontseilari Jose Luis Arastik «herritar guztiengana hurbildu eta inflazioaren ondorio kaltegarriak nabaritzen ari diren familiekin enpatizatzea» aipatzen dute. Aitzitik, ezin da justizia sozialaz hitz egin egungo zerga-politikarekin.

Nafarroak dituen eskumenak baliatu behar dira presio fiskala handitzeko eta zerga-sistema sakonki eraldatzeko.

Bere hitzen hipokresiaren adibiderik argiena PFEZ Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren tarifaren deflaktazio linealari buruzko neurria da. Planteatzen den bezala, PPk aldarrikatutako eta Pedro Sanchezen espainiar Gobernuak arbuiatutako lehen neurri fiskala izan zen, errenta handiei mesede handiagoa egiten diela iritzita, ondorio kaltegarri horiek gutxien nabaritzen dituztenak. Adibide gisa, 9.000 euroko errentari 34 euro gutxiago dakarkio, baina 120.000 euroko errentarentzat ia 1.000 euroko murrizketa dakar.

Nafarroako langileok bost aldiz ekarpen handiagoa egiten diogu Foru Ogasunari enpresek baino, haiek baitira bilketaren azken postuetan daudenak etekinak handitu dituzten arren. Hala, presio fiskal txikia iruzur handiaren adierazle da. Zergatik, bizitza garestitzen ari den salbuespenezko egoera honetan, ekarpenik handiena egiten dutenei, hau da, langileei, kargak (fiskalak) arintzekotan, neurri horiek baldintzatuta egon behar dute gehien eduki eta gutxien ordaintzen dutenei ere mesede egin diezaieten, desberdintasun handiagoa sortuz

Nafarroako langileok bost aldiz ekarpen handiagoa egiten diogu Foru Ogasunari enpresek baino.

Hori aldatu egin behar da. Behingoz heldu behar zaiola zerga-politikari buruzko eztabaidari, beharrezko borondate politikoarekin, egungo zerga-politikak kapitala gutxi batzuen eskuetan metatzen jarraitu nahi dutenen interesak sostengatzen dituelako.

Horrez gain, progresibitatearen eta berdintasunaren printzipioetan oinarritutako politika fiskalaren bidez egin behar da, Nafarroan sortzen den aberastasunaren birbanaketa bidezkoa bermatu dadin, eta herritar guztiei oinarrizko eskubideak bermatzeko zerbitzu publikoen bidez (osasuna, hezkuntza, etxebizitza, garraioa, pentsioak...). Baita egungo testuinguruak planteatzen dituen erronka handiei arrakastaz aurre egiteko ere (larrialdi ekologikoak eta krisi energetikoak eragindako eraldaketa sozioproduktibo garrantzitsuak), eta duela aste batzuk Nafarroan historiako lehen Greba Feminista Orokorraren bidez milaka pertsonak eskatu zuten bezala, zaintza sistema publiko eta komunitario bat eraikitzeko garaia iritsi delako.

8,7 puntura Europan jokatzeko
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu
Gehiago irakurri