Ikusmiran 09 | Osasungintza Hego Euskal Herrian: Eraldaketa baten beharra

2022ko martxoan, pandemia iritsi eta bi urtera, osasungintzaren inguruko azterlana aurkeztu dugu.

 

Hego Euskal Herriko osasungintza sistemek gabezia nabarmenak erakutsi dituzte azken urteetan. Behin-behinekotasunaz, pribatizazioetaz, lan kargen desorekaz edota enplegu finkoaren galeraz mintzo ginenean hasi zen pandemia gurean.


Azken urteak urte gogorrak izan dira osasun langileentzat, lan karga amaitezinak eta antolakuntza falta, lehen arretako
kolapsoa, ZIU zein larrialdietan baliabide falta… eta gainera, Osakidetzan gertaturiko Lan Eskaintza Publikoetako iruzurra
azaleratu da.


Agerian geratu da osasun langileen lan paregabea, eta baita instituzioak kudeatzen dituztenen arduragabekeria ere. Ez da oro har behar besteko baliabiderik bideratu, eta ez da inolako saiakerarik egin dagoeneko gaixotua zegoen eredu bat errotik aldatzeko. Partxeak jarri dituzte eta horiek ere urriak izan dira. Ez da behar besteko inbertsiorik egin finantziazioan, langile kopuruan edo lan baldintzak hobetze bidean.


Azterlan honek Hego Euskal Herriko osasungintza sistemaren egiturazko arazoei hurbilpen bat egiteko ekarpena izan nahi du.

 

 

 

Ikusmiran 09 | Osasungintza Hego Euskal Herrian: Eraldaketa baten beharra
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu
Gehiago irakurri