Ikusmiran 12. Nafarroa Garaiko langileriaren bizi eta lan baldintzak

2022. urteko nafar langileriaren lan eta bizi baldintzen azterketa

Duela aste batzuk Hego Euskal Herriko baldintzen ondorioak plazaratu genituen, eta oraingoan bereiziki Nafarroa Garaian jarri dugu lupa, bertako langileriaren lan eta bizi baldintzak aztertu ditugu.

Abenduaren 1arekin aurkeztu genuen Iruñeako egoitzan. Edurne Larrañaga Ipar Hegoako kidea eta Imanol Karrera LAB sindikatuko Nafarroa Garaiko bozeramalea izan ziren bertan. Azken honen hitzetan, azterketaren ondorioei aurre egiteko  "Foru Hobekuntzaren tresna agortuta, Nafarroak bere subiranotasuna berreskuratu behar du".

Gainera, "Bizitza duinerako baldintzak eskuratzeko ardatzean arreta jarri behar da, eta horretarako, ezinbesteko da lan harremanetarako eta gizarte babeserako esparru propioa eratzea" ere gehitu zuen.

 

Hemen beheran duzue  txostena

Ikusmiran 12. Nafarroa Garaiko langileriaren bizi eta lan baldintzak
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu
Gehiago irakurri