Ikusmiran 15: Fiskalitatea

Hego EHan garatu den zerga politikak aberastasunaren birbanaketa justuari atea itxi eta aberastasun handiak, ondasunak eta enpresa mozkinak babestu ditu.

15.Ikusmiran Hego Euskal Herrianan indarrean dagoen zerga politika aztertu dugu.

 

 

Ondorioa argia bezain salagarria da: Hego EHan garatu den zerga politikak aberastasun handiak, ondasunak eta enpresa mozkinak babestu ditu, aberastasunaren birbanaketa justuari atea itxiz.

Europar Batasunarekin alderatzen badugu, HEHko presio fiskalaren garapena oso baxua izan da (ia 7 punturen aldea dago); ondorioz, zerga bidez jasotzen den diru kopurua ere baxuagoa da

HEHko eta Europar Batasuneko presio fiskala parekatuko bagenu, diru-bilketa handiagoa lortuko genuke, adibidez osasungintza publikoan inbertitu ahal izateko

Europar Batasunarekin alderatuta, zerga honekin biltzen den diruak BPG-arekiko pisu txikiagoa du

Krisi ekonomiko garaietan zeharkako zergek pisu handiagoa hartzen dute. Kontutan hartu behar dugu zerga mota honek ez duela kontutan hartzen norberaren errenta maila, alegia, ez dela progresiboa.

Jarraian agertzen den grafikoan ikus daitekeen bezala, HEH-an nagusi diren hiru zerga motek garapen ezberdina izan dute, enpresen mozkinak babestuz.

 

PERTSONA FISIKOEN ERRENTAREN GAINEKO ZERGAren egitura errenta handien mesederako garatu da. Grafikoan argi ikusten da, kapitalaren etekinak mantendu diren bitartean, lan eta lanbide-jardueren etekinetatik biltzen den diru kopuruak gora egin duela.

  • Europar Batasunean zerga honen bidez jasotzen den batez bestekotik behera dago HEH

BEZ-aren bidez HEHan jasotzen den diruak pisu handia izan arren, euskal lurraldeek ez dute zerga honen gaineko eskumenik

  • Beste zergekin gertatzen ez den bezala, BEZ-arekin HEHan sortzen den presio fiskala Europar Batasunarekiko antzerakoa da

SOZIETATEEN GAINEKO ZERGAK HEHan izaniko garapena, Europar Batasunarekiko ezberdina izan da

  • EB-ako herrialdeetan zerga honen bidez gero eta diru gehiago biltzen den bitartean, HEHan kontrakoa gertatzen ari da.

  • Zerga honen bidez lortzen den presio fiskala Europako beste herrialdeekin alderatuz, HEHkoa beheko postuetan dagoela ondorioztatzen dugu

  • Karga tasa ia guztiek behera egin dute. 2011.urtetik zerga honen bilketatik jasotzen den diru kopurua nahiko apala da, enpresen mozkinak izugarri handitu arren. Zerga gutxiago ordaintzea, enpresek hurbileko lehiakideekiko abantaila gisa saltzen den arren, mozkinak enpresarien poltsikoetara bideratzeko modua da

Ikusmiran 15: Fiskalitatea
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu
Gehiago irakurri