Ikusmiran 18: egoeraren azterketa 2024ko maiatzean

Langileontzat prekarietateak zeharkatzen duen eredu ekonomikoa finkatzen ari da

 

Zazpi ondorio nagusiren bidez arrazoituko dugu zertan datzan langileontzat prekarietateak zeharkaturiko eredua zer den eta nola ari den finkatzen.

1) Hazkunde ekonomikoa ez dator bat herritarron bizi kalitatearen bilakaerarekin

• Izan ere, BPG-aren igoerak ez du langile klasearen baldintzatan eragin positibo zuzenik: soldatak BPG-ean duen pisua nabarmen galdu da...

• ... aldiz, mozkinen pisuak gora egin du eta kapitala aberasten ari da. Politika fiskalaren bidez, ez da aberastasuna birbanatzen eta langileak gara funts publikora gehien bideratzen dugunok. Soldaten garapena eta IRPFren garapena ia berbera izan den bitartean, kapital errenten irabazien maila berean ez da handitu zerga bidez egin beharko luketen ekarpena

 

 

2) Beraz, hazkunde ekonomikoa ez da eredu sozioekonomikoaren osasunaren adierazle.

• Hazten ari den ekonomia eredua zerbitzuak sektorean oinarrituta dago. 2008.urtetik zerbitzuek BPGean duten pisua %6,24 handitu da, industriak zein eraikuntzak galera izan duten bitartean. Afiliaturiko langileen %73,43a zerbitzuak sektorean dago kokatua.


• Natura zein herritarron ongizate zein bizi kalitatearentzat jasanezina den ekoizpen zein kontsumo eredua sustatzen du kapitalismoak. Euskal Herriko BEG isurketa biztanleko, mundu mailako balioak gainditzen ditu.

 

3) Ehun ekonomikoaren bilakaerak, ekonomia ereduaren aldaketaren norabidea zertzelatzen du: pribatizazioa eta lan baldintzen (soldaten) okertzea

• Herri garapenarentzat gakoak diren sektoreetan establezimendu galera nabarmena egon da. Pribatizazio prozesuek edota zerbitzu publikoen kalitatearen galerak zerikusia izan dezakeelakoan, oinarrizko eskubideei loturiko establezimenduek egin dute nabarmen gora.

• Oro har, establezimendu gutxiago egon arren, 2010.urtetik 200 soldatapeko langiletik gorako establezimenduen kopurua da igo den bakarra.
• Zerbitzuak sektorea da lan baldintza prekarioak nagusitzen den sektorea, non afiliaturiko langileen gehiengoa bertan dagoen kokatua.

4) Enplegu prekarioa, lan merkaturako igarobidea egiten duten eta egoera zaurgarrian dauden herritarrentzat errezeta

• Sortzen ari den enplegua prekarioa da. Aldizkako kontratu finkoak bikoiztu egin dira, 2017-2019artean afiliaturiko langileen %1,8ak kontratu mota hau izatetik, 2024.urtean %3,7ak izatera pasa da, esaterako.
• Erregistratutako langabeziak gora egin du azken urtean, azkenaldiko joera kontrakoa izanik, eta langabezia tasak behera, baina kopuru absolutua ez da jaitsi. Egoera prekarioan dauden langileen artean, langabeziak gora egiten du, bizi baldintzak prekarizatuz.

• Genero arrakala, lan baldintzetan:

◦ 2022tik emakumearen langabezia tasa gizonezkoenaren gainetik dago.
◦ Emakumeen artean, kontratu mugagabea %52ak du, gizonen artean %76ak duen bitartean
◦ Aldizkako kontratu finkoen %5a emakumeak diren bitartean, gizonak %3a dira.
◦ Jardunaldi partziala 4 emakumetik 1k du, 10 gizonetik bakarrak duen bitartean.

5) Herritarren arteko ezberdinkeriak gero eta sakonagoak dira, aberastasunaren birbanaketa orekaturik gabe

• Energia-ekoizpen enpresa handien irabaziak handituz doaz, baina funts publikoetara ez dute gehiago bideratzen, ezta langileon soldatatara ere ez.
• Inflazio garaietan, non elektrizitate, gas edota besteko erregaien garestitzeak bizi unitateen gastua baldintzatzen ari den, elektrizitate-ekoizpen enpresa handiak izugarrizko irabazi garbiak lortzen ari dira, 2021.urtetik esponentzialki gorantz doazenak.

◦ IBERDROLAk %5,53 handitu zituen irabazi garbiak 2023.urtean. Fakturaturiko 100€ bakoitzeko, 5,6€ bideratzen ditu langileen soldata ordaintzeko eta 10,98€ irabazi garbiak dira, bikoitza alegia.

◦ Ez hori bakarrik, izan ere, 2022an %16,96 handitu ditu irabazi garbiak, energia iturrien (zehazki elektrizitatea) inflazioa maximoetan egon zenean, hain zuzen ere. Beraz, 2021 eta 2023 urteen artean %23,43 handitu zituen Iberdrolak irabazi garbiak, inflazioarekin negozioa eginez, herritarron elektrizitate fakturen garestitzearen ondorioz


• Hego EHaren presio fiskala handitzea posiblea da, zerga politikaren iruzurrak gaindituz (legea betez), herritarrok gehiago ordaindu gabe, enpresa handiei dagozkien zergak ordainduko balituzkete. Izan ere, Hego Euskal Herriko presio fiskala, Europar Batasunekoa baino 8,6 puntu baxuagoa da.

 

6) Bizitzaren garestitzeak zuzenean eragiten dio egoera zaurgarrian dauden herritarrei. 2023.urtean Hego Euskal Herrian 457.129 herritar zeuden pobrezia eta bazterketa sozialerako arriskuan

• Oinarrizko elikagai eta edari ez-alkoholdunen prezioak gora egiten jarraitzen du eta KPI orokorra baino altuagoa da.

 


• Gabezia materiala dutenen artean, “aurreikusi gabeko gastuei aurre egiteko ezintasuna gailentzen da” Araba, Gipuzkoa, Nafarroa eta Bizkaian.


• EAE-n mantenu pobreziak gora egin du %28,07 2008.urtetik. Bestetik, biztanleria pobreenaren bataz besteko diru sarrerak %15,4 jaitsi ziren 2022an, aberatsena den biztanleriaren batezbesteko diru sarrerak %4,2a jaitsi diren bitartean. Bi datuok erakusten digute zaurgarritasun egoerek herritarren artean izaniko zabalpena.

7) Ibilgailu pribatuarekiko menpekotasun sozial eta ekonomikoa sortzen duen mugikortasun eredua nagusi Euskal Herrian, garraioa izanik BEG isurketa gehien sortzen duen sektoreka.

• Nafarroa Garaian, BEG isurketak %12 igo dira. EAE, aldiz, %15a jaitsi arren, legeak aurreikusitakoa betetzetik urrun kokatzen da (2023rako %32ko BEG isurketen murrizketa).

• BEG isurketa gehien egiten duen jarduera sektorea garraioa da. Bada, EAEn 2008.urtetik garraioak sortzen dituen BEG isurketak nabarmen igo dira.

 

Ikusmiran 18: egoeraren azterketa 2024ko maiatzean
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu
Gehiago irakurri