Ikusmiran 21: Absentismoaren ke-lainoa argitzen

2025ko maiatzean landu eta orain aurkeztuko dugun azterketaren helburua, absentismo deitzen diotenaren atzean dagoen errealitatea argitzea da. Azterketa honen bidez, baieztatu dugu absentismoa kapitalaren interesak defendatzen dituen patronalak asmatu eta eragindakoa dela, patronala baita istripuen eragile masibo eta laneko gaitzen sortzaile nagusia. Era berean, eskubideetan murrizketak egiteko edota benetako gaitza den prekarietatea ezkutatzeko baliatzen den ke lainoa da absentismoa.

 

 

AZTERKETAREN 3 ONDORIO NAGUSIAK

1. Errealitatean, ABSENTISMO TASA RESIDUALA da, inolako azalpenik eman gabe lanean huts egiten duen langile kopurua ez da esanguratsua (zentzu komunak ere esaten digun bezala). Aldiz, absentismotzat jotzen duten ke-lainoaren ia %100a langileoi dagozkion eskubideak egikaritzeagatik lantokian lan egin gabeko egunak dira: lan osasunari loturiko bajak, gurasotasun baimenak edota delegatuei egotzitako ordu sindikalak. IKUSMIRAN honetan, absentismoari buelta eman eta kalkulu propio bat egin dugu: eskura ditugun 2024.urteko datuak baliatuz, langileon eskubideen proportzioa atera dugu.

◦ Ordezkaritza sindikala %0,4
◦ Gurasotasun baimenak %11,7
◦ Lan kontingentzia edo kontingentzia arrunta medio, Aldi Baterako Ezgaitasuna %75a
◦ Proportzio honi, bestelako eskubide batzuk gehitu beharko genizkioke, adibidez, oso ohikoak diren lizentziei dagozkien orduak, baina datuok ez ditugu eskuragarri.

2. Absentismoak hedaturiko lanera joaten ez den langilearen iruditegiari, ORDU ESTREN ERREALITATEA kontrajarri behar zaio. Izan ere, 2020.urtean adosturiko orduak baino gehiago lan egin genuen langileok, horietatik %63,58a ordaindu gabekoak izanik

◦ Langileek %57,8ak ez du ordu estrarik egiten. Aldiz, soldatapekoen %26,8ak ordaindu gabeko ordu estrak egiten ditu.
◦ Nabarmendu behar da, ordu estren %63,58a ordaindu gabekoak dira. 1996tik kopuruak gora egin du (azken datua 2020.urtekoa)
◦ Eustat eta INE-ko datuak hartuta, ordaintzen ez diren 583.954,74 ordu estra daude, patronalaren mozkinetara zuzenean bideratzen direnak. Errealitate hau arazo larria da langilearentzat

▪ Batetik, ondorio zuzenak ditu: osasun arazoak, lan istripuak...
▪ Bestetik, enplegu suntsiketan eragiten du. Izan ere, ordu estra horiek hilabetean langileok batez beste egiten ditugun ordu kopurua kontutan hartuta, 3.893 langileren soldatak aurreztea dakar, edo, beste era batera esanda, banatzen ez duten lanagatik ia 4.000 langilek ez du gizarte segurantzan kotizatzen.

 

 

3. Lan merkatuaren arazo nagusia ez da absentismoa deritzona, baizik eta LAN ETA BIZI BALDINTZATAN ERROTUTA DAGOEN PREKARIETATEA DA. Horrek baldintzatzen du lan merkatua, lan harremanak eta langileon bizitzak. Hori dela eta, azterlan honetan, lan eta bizi baldintzen prekarizazio prozesuan zuzenean eragiten duten aldagaiak ere azterketara ekarri ditugu.

◦ 25 eta 64 urteko bi herritarretik bat prekarietate egoeran bizi da, enplegua eduki arren, bizitza duina bermatzeko diru sarrera nahikorik gabe.
◦ Enplegu Erregularizazio Espedienteen eraginpean dauden langileen lan egin gabeko orduak, absentismotzat hartzen ditu EUROSTAT-ek 2020.urteaz geroztik. Azken hilabeteotan, HEHan ERTEen areagotzea jazo da, bereziki industrian.

◦ Bereziki 55 urtetik gorako langileen kopuruak egin du gora. Lan merkatuaren zahartzeak, zaintza eta osasun arretari denbora gehiago eskaintzea dakar.

 

◦ Osasun sistema publikoaren murrizketek, gaixoaldia baldintzatzen du. Batetik, itxaron zerrenden luzamenduek, bajaren luzapenean eragin zuzena dute. Bestetik, itunpetze sanitarioen areagotzeak, zerbitzuaren kalitatea baldintzatzen du (hobekuntzak egin beharrean, kanpo kontratazioen bidez).
◦ Lan gaixotasunak areagotu arren (Osalanen arabera %8,8 2025ko apirilean), prebentzio zerbitzuek, oro har, eta zehazki, kanpo prebentzio zerbitzuek gero eta lan gaixotasun gutxiago jakinarazten dituzte.


Ikusmiran 21: Absentismoaren ke-lainoa argitzen
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu
Gehiago irakurri