Ikusmiran: etxe barruan ezkutzatzen dena

Etxeko langileen errealitatea Euskal Herrian

Aurkezten dizuegun ikerketa honetan Euskal Herriko etxeko langileen lan eta bizi baldintzak aztertzen dira. Euskal Herriko langile kolektibo prekarioenen artean dugu etxeko langileena. Errealitate hori lehen planora ekartzen saiatu gara, ahotsa eman diegu eta euren testingantza nahiz aldarrikapenak zuzenean jaso ditugu.

 

 

 

www ikusmiran etxeko langileakLABeko azken kongresuan, Birpentsatzen prozesuan eginiko gogoetaren ondorioak sindikatura ekarri eta gaur egun bazterrean dauden langileak, erdigunean kokatzeko hautua egin genuen. Bazterrean dauden horien artean daude etxeko langileak. Ikasi dugu euren egoera arazo kolektibo gisa ulertu behar dugula, sistema kapitalista, arrazista eta kolonialaren prekarietate sintoma gisa. LABek, historikoki antolatuta egon diren etxeko langile horiei, sindikatu barruan ere lekua eta ahotsa ematea erabaki zuen.

 

Hala, Euskal Herri osoko, Ipar zein Hegoaldeko etxeko langileen egoera, lan baldintzak eta jasaten duten indarkeria eta diskriminazio oro jasotzen saiatu gara. Emakumeak, migranteak, arrazializatuak… zapalkuntzaz zapalkuntza eraikitako subjektu batez aritu gara, euren eguneroko lan indarrarekin Euskal Herriko zaintzaren antolakuntzaren oinarrizko zutabe bihurtu diren etxeko langileei buruz.

 

Ikusmiran: etxe barruan ezkutzatzen dena
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu
Gehiago irakurri