Ikusmiran | Euskal Herriko langileriaren lan eta bizi baldintzak. 2020ko urria

Ikusmiran txosten berri bat aurkeztu dugu. Oraingoan, Euskal Herriko langileen lan eta bizi baldintzen bilakaera aztertu dugu. Ondorio nagusi moduan, esan dezakegu 2008. urtetik egoerak okerrera besterik ez duela egin. Politika konkretu batzuen ondorioz sortutako egiturazko arazoa izaki, konponbideak ere egiturazkoa beharko du.

 

Aldizkariak montajeaKrisi ekonomiko sakona bizi dugu, baina bere ondorioak, berriz ere, nagusiki langileok pairatzen ditugu. Izan ere, aurretik zetorren tendentzia estrukturalean sakonduz Estatu Espainoleko gobernuek 2010 eta 2013 urteen artean ezarritako erreformen bidez horretarako baldintza eta arauak ezarri zituzten. Orduan ezarritako arauek gaur egun indarrean jarraitzen dute eta tamalez, arau horien atzean zegoen filosofiak ere bere horretan dirau.

Gaur aurkezten dizuegun lan honetan azken hamarkadan Hego Euskal Herriko langileen lan eta bizi baldintzen bilakaera aztertu dugu, eta datuak eskuartean, egoerak okerrera egin duela baieztatu besterik ez dugu. Oro har, tendentzia esanguratsu batekin topo egin dugu: 2008 urtetik aurrera adierazle ia guztiek okerrera egin dute, kasu askotan 2015-2016 urteen inguruan behea jo eta hobekuntza apal bat erakutsiz urte horietatik aurrera baina edonola ere 2008 aurreko egoerara itzuli gabe.

Beraz, arazoa egiturazkoa da, politika konkretu batzuen ondoriozkoa da, eta honi bidezko irtenbide bat eman nahi badiogu konponbideak ere egiturazkoa izan beharko du. 

 

 

 

 

 Egoeraren azterketa 2020ko abendua

Kizkitza Gil de San Vicente eta Jagoba Zuluetak egoeraren azterketa egin digute. Euskal Herriko langileriaren lan eta bizi baldintzak aztertzen dituen txostena ardatz 

 

 Lan harremanak eta negoziazio kolektiboaren esparrua Ipar Euskal Herrian

Ipar Euskal Herrian lan harremanen egituratzearen inguruko gogoetari ekingo diogu gaurkoan. Horretarako, lehenik, Eñaut Aramendi, Ipar Euskal Herriko LABeko eleduna elkarrizketatu dugu. Berak azalduko digu zein den gaur egungo lan harreman ereduaren eta negoziazio kolektiboaren errealitatea Ipar Euskal Herrian, eta errealitate horren aurrean LABen aldarrikapenak izango ditugu hizpide. Ondoren, zuzenbidean aditua den Eneritz Zabaleta, Argitxu Dufau LAB sindikatuko Ipar Euskal Herriko eskualdeko idazkaria eta Naiz-eko Ipar Euskal Herriko korrespontsala den Maite Ubiria izan ditugu lan harremanen egituratzearen gakoak aletzen gurean.

Musika: Energia | Kuartz https://www.kuartz.eu/

Ikusmiran | Euskal Herriko langileriaren lan eta bizi baldintzak. 2020ko urria
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu
Gehiago irakurri