IKUSMIRAN
Egoeraren azterketa

Bizi dugun egoera ulertzeak erraztuko digu hartu beharreko norabidea zehazten.
Gure inguruan ematen diren gertaera sozial, ekonomiko eta politiko nagusienak biltzeko asmoa dugu lan hauetan.
EUSKAL ESTATUA

Ipar Hegoa Fundazioak eta EHUko Parte Hartuz ikerketa taldeko irakasle adituek elkarlanean, Euskal Estatuaren eraikuntzari bidea zabaltzeko lanari jarraipena emateko egitasmoa garatzen ari gara.
Hain zuzen ere, Euskal Estatuarekiko dagoen pertzeptzioa aztertzeko ikerketaren lehen datuen aurrerapena duzu eskuartean, Aztiker enpresak egin inkesta abiapuntu, Euskal Herria osoko ikuspegia ematen duena.

2005-10-02
Argitalpen honetan, LAB sindikatuak egungo europar eraikuntzarako eredua errefusatzeko jarrera azaltzen duten arrazoiak jasotzen ditu . Referendumean bozkatuko den egungo Itun Konstituzionalaren testuan zehazten dena, alegia. […]
2005-10-02
Espetxe itxurako eraikinak, luxua, argi distiratsuak eta girotze-musika barnerako utzita, erostera gonbidatuz, kontrolik gabe, dirurik gabe eta arazorik gabe erostera gonbidatuz, hain zuzen ere. Merkataritza-zentro erraldoiak: […]
2005-10-02
Informeak 2004. urteko Hego Euskal Herriko enpleguari buruz ematen dituen datuek prekarizatze hazkorraren errealitatea garbi uzten dute. 2004. urteak prekaritatearen marka historikoa gainditzearen ohore dudagarria du: […]


