IKUSMIRAN
Egoeraren azterketa

Bizi dugun egoera ulertzeak erraztuko digu hartu beharreko norabidea zehazten.
Gure inguruan ematen diren gertaera sozial, ekonomiko eta politiko nagusienak biltzeko asmoa dugu lan hauetan.
EUSKAL ESTATUA

Ipar Hegoa Fundazioak eta EHUko Parte Hartuz ikerketa taldeko irakasle adituek elkarlanean, Euskal Estatuaren eraikuntzari bidea zabaltzeko lanari jarraipena emateko egitasmoa garatzen ari gara.
Hain zuzen ere, Euskal Estatuarekiko dagoen pertzeptzioa aztertzeko ikerketaren lehen datuen aurrerapena duzu eskuartean, Aztiker enpresak egin inkesta abiapuntu, Euskal Herria osoko ikuspegia ematen duena.

2020-10-20
IparHegoa eta Iratzar fundazioetako ordezkariek positiboki baloratu dituzte Uhinak Bekak -Euskal Herriko pentsamendu kritikoa saretzeko eta sustatzeko sortutako bekak- lehen edizioaren esleipenerako jasotako eskaerak.
2020-10-07
Ipar Hegoa fundazioa eta LABen Ekintza Sozialeko idazkaritzaren artean Talaiaren zenbaki berri bat prestatzen gabiltza. 10. zenbakian migrantzaileak aztertuko ditugu; migrazioen jatorri, egoera eta ondorioetaz arituko […]
2020-09-09
Urriaren 15era luzatu dugu beka eskaerak aurkezteko epea, interesdunek proposamenak prestatzeko denbora gehiago izan dezaten.




