‘Lanbide-arteko Gutxieneko Soldata propioa aztergai’ jardunaldiko materialak eskuragarri

Maiatzak 16, Ipar Hegoa eta Manu Robles-Arangiz fundazioek elkarlanean antolatutako jardunaldian Lanbide-arteko Gutxieneko Soldata propioa aztergai izan genuen Bilbon.
Bertan, ikuspegi ezberdinetatik aztertu genuen Lanbide-arteko Gutxieneko Soldata propioaren eragina Euskal Herriko langileriaren artean.
Gaurkoan, bertan esandakoekin sortutako material pare bat dakarzkigu:
- Alde batetik, hitzaldietan esandakoak biltzen dituen dokumentua PDF formatuan eskuragarri duzuena.
- Bestalde, Bizkaia aretoaren grabazioek osatzen duten bideo-zerrenda ere jarri dugu ekuragarri.
Deskargatu aldizkaria PDF formatuan
