Forum Soberanistak Gandian (Valentzia) egingo duen mintegian parte hartuko dugu

Coppieters Foundationek (@IdeasforEurope) lagunduta,  Ciemen eta Forum Soberanistak prestakuntza-jardunaldiak antolatu dituzte Gandian abenduaren 10ean hasi eta 12ra arte. Bertan, espainiako estatuko nazioetako pertsonak bilduko dira, europako hainbat gairen inguruan aliantza berriak eztabaidatu eta artikulatzeko; feminismoa ikuspegi intersekzionaletik, hizkuntza-aniztasunaren kudeaketa, eskuin muturraren gorakada, sindikalismoa edo lurralde-gatazken kudeaketa, adibidez.

gandia berti

Maila anitzeko kogobernantzaren orainari eta etorkizunari buruzko datuak eta hausnarketak trukatzeko asmoz, asteburuan zehar lau eztabaida-mahai eta mahai-inguru bat izango dira. Fundació Nexe eta Coppieters Foundation-en artean eskuin muturrari buruz egindako azken argitalpenaren aurkezpena ere egingo da bertan.

Ostiralean, hilak 10, bi gune egongo dira: lehenengoa feminismoari eta bere aplikazio intersekzionalari buruzkoa izango da. Jarraian, sindikalismoaren europako artikulazioan egiteke dauden erronkak mahaia izango da, eta bertan izango dira Forum Soberanistako kide diren sindikatuak: Intersindical Valenciana, LAB, Intersindical CSC, CIG eta Manu-Robles Ajangiz Fundazioa (ELA).

Hilaren 11n, larunbata, Europa izango al da lagungarri gatazkak konpontzeko? Argitasun-esparru baten abantailak eta desabantailak. Jarraian, hizkuntza-aniztasuna babesteko erronkak: komunikazio-errealitate berrietarako tresna berriak mahaia izango da.

Azkenik, amaiera baino lehen, mahai-inguru bat sortuko da ordezkari politiko ezberdinen hitzaldiekin. Honako hauek hartuko dute parte: Alex Micó (Més-Compromis), Jon Iñarritu (EH-Bildu), Marta Rosique (ERC), Olalla Rodil (BNG), Vicenç Vidal (Més per Mallorca), Mireia Vehí (CUP) eta Pilar González (Adelante Andalucía). Fundació Nexe fundazioko Amadeu Mezquidak moderatuko du mahai-ingurua.

Larunbatean, Europako hegoaldeko eskuin muturrari buruzko txostenaren aurkezpenarekin itxiko da mintegia, Coppieters Foundation-ek eta Fundació Nexe-k batera egina. Mintegia abenduaren 12an, igandea, amaituko da, Gandia hirian zehar egingo den bisita gidatuarekin.

Egitaraua deskargatu

Forum Soberanistak Gandian (Valentzia) egingo duen mintegian parte hartuko dugu
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu
Leer más