Sareak berreskuratu eta berrasmatu
2024ko azaroaren 15ean Oreretan Euskal Herria Digitala osatzen dugun eragileek antolatutako hirugarren jardunaldiak ospatu genituen.
Goizeko 10:30tan DonesTech-eko kideek "Autodefentsa digital feminista" tailer praktikoa eskaini zuten Torrekua jauregian, mehatxu digitalen identifikazioari eta haien eraginei arreta jarriz. Tailer teoriko praktiko honetan hainbat tresna ezagutzeko aukera izan genuen.
Arratsaldeko 17:00etan, berriz, Simona Levik "El reto de la digitalización democrática" izenburupean hitzaldia eman zuen Joxepa Antonia Aranberri eraikinean. Levik demokrazia inklusiboago eta irisgarriago baten alde egiten du, eta tresna digitalen beharra azpimarratzen du gardentasuna, kontu ematea eta herritarren ahalduntzea sustatzeko. Adibide eta hausnarketen bidez, hizlariak gaur egungo erronken inguruan pentsatzera gonbidatuko gintuen beti ere demokrazia digitalaren alorrean.