Ekintza Soziosindikala lurraldeetatik jardunaldia

Talaiaren 11. zenbakia atera berritan, honi lotuta Hiri eredua eta bertan garatu beharreko ekintza soziosindikalaz aritu ginen. Denis Merklenekin hasi genuen saioa, frantziar estatuan zein jendartean orokorrean izandako hainbat gertakarien irakurketa egin zigun soziologoak. Bigarren zatian, Euskal Herrian lanean diharduten ekimen ezberdinak ezagutzeko aukera izan genuen; Donostiako Maizterren sindikatua, Mbolo Moye Doole kale-saltzaile Senegaldarrak eta Aroztak Aroztegiako makroproiektuaren kontrako herri ekimena.

Talaiaren 11. zenbakia oinarri hartuta, jardunaldia antolatu genuen Donostiako Iratzar aretoan.

Bi zati izan zituen saioak, lehenengoan Denis Merclen soziologoak egoeraeren irakurketa bat egin zuen, subjetibitate eta talde sozial berrietaz eta hauen aktibazio eta eragin sozial eta politikoetaz.

Bigarren zati baten, Euskal Herriko esperientzia ezberdinak ezagutzeko aukera izan genuen. Donostiako Maizteeen sindikatuko Andoni Egia, Baztango Aroztak Herri Ekimeneko Garbiñe Elizegi eta Bilboko Mbolo kale-saltzaileen elkarteko Boubacar Dioufek beren lan egiteko moduez, dituzten beharrez eta sindikalgintzari egiten dizkieten eskariez aritu ziren.

Ekintza Soziosindikala lurraldeetatik jardunaldia
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu
Gehiago irakurri