Nola egin aurre eskuin muturrari?

Nola egin aurre eskuin muturrari?

1. SAKON AZTERTU

Fenomeno bat aztertu gabe ezinezkoa da berau ulertzea, eta, ondorioz, modu eraginkorrean aurre egitea.
-Eskuin mutur berria ez da faxismo klasikoa.
- Berritu egin dira. Hizkera moldatu eta teknologia berrien potentzialitatea ulertu dute.
- Fenomeno globala da oinarri komun batzuekin: nazionalismo identitario gogorra, islamofobia, immigrazioaren aurkako jarrera bortitza...
Aldiz, ekonomia, eskubide zibilak edota geopolitika bezalako gaietan desberdintasunak dituzte.

2. BELDURRA HAZKUNDEAREN ARRAZOI

Zeintzuk dira eskuin muturraren gorakadaren arrazoiak?
- Desberdintasun sozialen areagotzeak, eskubide sozialen ahultzeak, demokrazia liberalaren krisiak... Biztanleriaren zati batek etorkizuna beldurrez ikustea eragin du. Herritarrek babesa eta segurtasuna eskatzen dituzte, eta, bere erara, eskuin muturrak badaki horiek eskaintzen.

3- ERANTZUN POLIEDRIKOA

Ez dago eskuin muturraren gorakada azaltzen duen arrazoi bakar bat, anitzak dira arrazoiak eta hortaz maila anitzetan erantzun beharko da.
- Ez da nahikoa eremu bakar batean jardutea, hau da, eremu sindikalean, politikoan, sozialean, ekonomikoan edo kulturalean soilik eragitea. Maila guztietan aritzeko estrategia multidimentsional bat beharko da.

Eskuin muturrari erantzun!

1. Alderdi eta instituzioak

- Erakundeek estatu aparatuetan ultraeskuina sartzea ekidin behar dute, segurtasun-indar eta judikaturatik hasita.
- Alderdiek osasun-hesiak osatu behar dituzte eskuin muturra gobernu eta instituzioetan sartzea eragozteko.
- Legalki alderdi ultraeskuindarren jokabideak ikertu, mugatu eta zigortu behar dira.

2. Komunikabideak

Komunikabideek erantzukizun handia dute eskuin muturraren gorakadan, haien diskurtsoen bozgorailu izan baitira.
- Komunikabideek ezin diote eskuin muturrari propaganda egin eta mezuak normalizatu.
- Hedabideek eskuin muturraren markoak erostea saihestu behar dute, informazioak kontrastatu eta egia faltsuak hedatzea oztopatuz.

3. Herri erantzuna

Ezinbestekoa da eskuin muturrari herri eta auzoetatik ere erantzutea.
- Hiri handietan eskuin muturreko indarrak finkatzea ekidin behar da, gazteak erakartzeko espazioak sortzea saihesteko.
- Lotura komunitarioak sendotu eta mobilizazio iraunkorra sustatu.

4. Ezkerraren papera

Ezkerrak ere badu erantzukizunik eskuin muturraren gorakadan. Baditu zenbait egiteko:
- Bataila materiala: Politika neoliberalak guztiz baztertu, bizi baldintza duinak defendatu eta politika birbanatzaile sakonak bultzatu.
- Bataila kulturala: Eskuin muturraren diskurtso eta markoak bere egitea ekidinez.
- Bataila politikoa eman: Eskubide zibil eta politikoetan aurrerapausoak emateko estrategiak garatu.

5. Ekintza soziosindikala

Lantokietan ere ezinbestekoa da faxismoari aurre egitea eta sindikalismoak badu bere zeregina horretan:
- Negoziazio kolektiboetan langileen arteko arrakalak desegin (soldata eskala bikoitzak, langile kolektiboen arteko baldintzen desorekak...).
- Diskriminazio matxista, arrazista, edota homofoboak sortzen dituzten lan banaketa, arautegi eta antolaketak salatu eta borrokatu.
- Trantsizio ekosozialak, migrazio eta zaintza krisiek eragindako eraldaketen aurrean enplegua, zaintza lanak eta aberastasuna banatzearen aldeko neurriak defendatu.

Nola egin aurre eskuin muturrari?
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu
Gehiago irakurri