Azken hamarkadetan bizkortu egin dira sistema kapitalistaren egiturazko zenbait fenomeno, hala nola finantza-globalizazioa, lanaren prekarizazioa, demokraziaren pribatizazioa edo berotze globala. Testuinguru horretan, gainera, jauzi kualitatibo bat gertatu da garapen teknologikoan. Garapen hori soilik elite finantziarioaren alde egon ordez, jendartearen zerbitzura jar dadin, IPESOLATUKOOPTEKSIPAR-HEGOA, MANU ROBLES ARANGIZ eta IRATZAR Fundazioetan iruditzen zaigu digitalizazioaren egungo estadioaren inguruko eztabaida publiko serio bat hasteko unea dela. Zehazki mahai gainean jarri nahi dugu garapen teknologiko honek demokrazian, lan munduan, hezkuntzan eta humanitatean izan dezakeen eragina. Horretarako, Euskal Herri Digitalerako lehen manifestua aurkezten dugu.

Manifestua irakurri

Ekimenak

Euskal Herria Digitalak antolatutako ekimenak.

Artikuluak

Jendartearengan hausnarketa eta eztabaida sustatu asmoz, Euskal Herria Digitaletik hainbat artikulu publikatuko dira.