Langileon memoria

Esaten da historia garaileek idatzi ohi dutela. 

Bada, gure herriaren eraldaketa soziala eta askapen nazionala lortu nahi ditugunok erronka bikoitza dugu memoriaren eta kontakizunaren arloan. 

Alde batetik, Gerra Zibilaren osteko diktaduran odolez eta suz inposatutako historia eta, ondoren, trantsizio makillatuaren bidez hedatutako diskurtsoa deseraikitzea. 

Bestetik, gure herriaren eta langileriaren duintasunaren alde borrokatu zirenen bizipenak berreskuratzea, berreraikitzea eta balioestea. 

Gure oroimena galtzea geure kabuz bestelako etorkizun bat irudikatzeko aukera galtzea da, eta ez gaude prest horri uko egiteko.

M31976-2026

M3 1.976 - 2.026

1.976ko Gasteizko Martxoaren 3ko sarraskitik 50 urte