Lantokietan LGTBI+ pertsonen berdintasuna eta diskriminaziorik eza bermatzeko neurrien gida
LABen, aldarrikatzen dugu sexu- eta genero-disidentzia sexualitatea askatasun osoz bizitzeko hautu
zilegia baino gehiago dela: kapitalismo heteropratiarkalak esleitutako leku eta roletatik askatzen
gaituen hautua da.
Gure sindikatuak, heteropatriarkatuaren aurka eta LGTBI+ kolektiboaren eskubideen aldeko borrokan,
berdintasuna bermatzeko eta diskriminaziorik ez gertatzeko neurri zehatzak ezarri nahi ditu. Gida honetan,
LABen proposamen nagusiak jaso ditugu: batetik, enpresetako neurri planifikatuak eta LGTBI+ planak, eta,
bestetik, LGTBI+ kolektiboaganako diskriminazio eta jazarpenaren aurkako protokoloa.