Euskal Herria Digitala, burujabetza digitalerako pausoak

Euskal Herria Digitala manifestua aurkeztu dugu gaur, Euskal herriko beste hanbat eragilerekin teknologiak herritarron eskura eta beharretara garatu behar direla aldarrikatzeko.

euskalherriadigitala

Aspaldi sortu zitzaigun digitalizazio eta robotizazioak guregan izango dituen ondorioez hausnartzeko beharra. Behar hartatik tiraka, eta oso ondo nora heldu behar ginen ez genekila, Euskal Herriko hainbat eragile eta norbanakoekin aro berri honen zutabe eta barrenak ulertzeko hasunarketa bat hasi genuen. Bilera zenbait eta jardunaldi bat ere egin ditugu bide honetan, burujabetza teknologikoaren beharraz jabetu eta norabide horri nola ekin marraztu nahiean.

Gaur, ibilbide honen mugarri berri batetara iritsi gara. Manifestua aurkeztu dugu, jendartearen zerbitzura egon daitekeen teknologiarantz bidean abiapuntua izan nahi duena. Kapitalismo digitalaren aurrean alternatiba bat pentsatu eta irekitzeko deia egiten dugu, alegia, eztabaidaren gako nagusiak aztertu, mahaigaineratu eta ekintzarako proposamenak egingo dituen sare bat artikulatzeko gonbita egiten dizuegu. Atxikimendua emateko aukera duzue hemen.

Hemen irakur dezakezue manifestua.

Euskal Herria Digitala, burujabetza digitalerako pausoak
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu
Gehiago irakurri