Forum Subiranistaren eskutik eztabaida ekainaren 3an Iruñean

Eztabaida ireki bat izango da ekainaren 3an 19:00etan Katakrak liburu dendan. Bertan Ollala Rodilek (BNGko diputatua), Mertxe Aizpuruak (EH Bilduko diputatua), David Fernandezek (kazetaria eta CUPeko diputatu ohia) eta Gemma Ubasartek (politologoa) parte hartuko dute.

 

Gizartean eragiteko sortutako Forum Subiranistaren helburuetan dago subiranosmoaren inguruko eztabaidak egungo garaietako behar eta eskakizunetara gerturatzea. Espainiar estatuko herrietako 16 erakunde politiko, kultural eta sindikalek osatzen dugu topagune, gogoeta eta eztabaidagune izan nahi duen erakundea. Astebukaera honetan Iruñean bilduko gara.

Ostiralean, esan bezala, saio irekia izango da, 19:00etan Katakrak liburu dendan. Bertan Ollala Rodilek (BNGko diputatua), Mertxe Aizpuruak (EH Bilduko diputatua), David Fernandezek (kazetaria eta CUPeko diputatu ohia) eta Gemma Ubasartek (politologoa) parte hartuko dute. 

Ekainaren 4 eta 5ean Forum Subiranistak bestelako jarduerak antolatu ditu, berau osatzen duten erakundeetako kideekin.

Info gehiago: katakrak, iratzar, 

Forum Subiranistaren eskutik eztabaida ekainaren 3an Iruñean
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu
Gehiago irakurri