Hausnarketa eta aldarrikapena, biak bat, III. Eskola Subiranistan

III. Eskola Subiranistan parte hartu dugu, uztailaren 23tik 25era Santiago de Compostelan

 

Aurreko saioetan bezala, espainiar estatuko nazioen arazo, sinergia eta elkarlanak aztertzen aritu gara antolatutako saioetan.

Hirugarren Eskola Sobiranista izan da pasa den astebukaeran. Foro Subiranistak antolatuta Coppiters europar fundazioaren laguntzarekin hitzaldiak, tailerrak eta hainbat ekimenetan parte hartzeko aukera izan dugu IparHegoa fundazioko eta LAB sindikatuko hainbat kidek. Hogeitik gora ezkerreko fundazio politiko, sindikal edota kultural subiranistek osatzen dugu Forum Subiranista.

Galizako askapen nazionalerako mugimendua, digitalizazioa, denbora gehiegiz konpondu gabeko gatazkak, energia edota ezker subirenisten erronkak izan ditugu hizketa eta eztabaidagai. Gainera, Eskola Galizan izanik, Galizar herriaren eguna ospatu eta aldarrikatzeko aukera izan dugu, egun hauetan antolatutako hainbat ekimenetan parte hartuz.

Beti bezala, plazer bat naziorik gabeko ahizpekin elkarlanean aritzea!

Hausnarketa eta aldarrikapena, biak bat, III. Eskola Subiranistan
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu
Gehiago irakurri