III. ESKOLA SOBERANISTA. Galizan izango gara!

Ipar Hegoa Fundazioa Forum Soberanistako kide da, estatu espainiarreko beste hamaika fundazio eta entitate aurrerakoirekin eta soberanistekin batera. Badira urte batzuk elkarrekin lanean ari garena. Azterketan, gogoeta eta diskurtsoan eta prestakuntza politikoan elkarrekin bidea egiteko oinarriak jartzen ari gara denon artean.

 

Uda honetan gure ekimen nagusietako bat burutu asmo dugu: Eskola Soberanista. Honakoa hirugarren edizioa izango da (lehena Donostian 2020ko otsailean eta bigarrena, pandemiak baldintzatuta, 2021eko lehen hilabeteetan online egin genituenak) eta Galizan egingo dugu, Santiagon hain zuzen ere uztailaren 23, 24 eta 25ean.

 

Mundu osoko gonbidatu interesgarriren laguntzarekin burujabetzaren alde ezberdinak landuko ditugu (begirada eta lanketa bereziarekin energia burujabetzari dagokionean), munduaren baitako eraldaketa ezberdinek ekar ditzaketen agertokiak aztertuko ditugu (digitalizazioarena bezala) eta mundu mailako nazio gatazka ezberdinen gaineko gogoeta partekatua egingo dugu ere, munduab ematen ari diren prozesu politikoak kontutan hartuz. Ipar Hegoa Fundazioko eta LABeko kideok Santiagon egongo gara gure aletxoa jarri eta besteengandik ikasteko.

Egitaraua deskargatu

III. ESKOLA SOBERANISTA. Galizan izango gara!
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu
Gehiago irakurri