Mintegi sozioekonomikoa’26 industriaren trantsizio ekosoziala aztergai

2026ko maiatzean bildu ziren LAB sindikatuko delegatu, liberatu eta adituak egungo testuinguru ekonomikoaren erronkak modu kolektiboan aztertzeko. Hizpide izan zituzten armagintzaren eta industria militarraren hedapenak sortzen dituen ondorioak eta trantsizio ekosozialerako egokitzapenaren premia.

LAB sindikatuak antolatutako mintegi sozioekonomikoa Bilboko Biltzar Nagusietan egin zen, eta bertan sindikatuko delegatuak, liberatuak eta adituak bildu ziren egungo testuinguru ekonomikoaren erronkak modu kolektiboan aztertzeko. Jardunaldiak bi ariketa zituen oinarri: batetik, HEHn industria politikek izan duten bilakaeraren gainbegirada egitea ; bestetik, gaur egungo industriak dituen bi erronka nagusiak mahai gainean jartzea, alegia, armagintzaren eta industria militarraren hedapenak sortzen dituen ondorioak, eta trantsizio ekosozialerako egokitzapenaren premia.

Lehenengo hitzartzean, Joseba Garmendiak eta Garbiñe Aranburuk jardun zuten, mintegiari hasiera emanez eta eztabaidaren norabide analitikoa markatuz. Garmendiak, EHUko ekonomia saileko irakaslea eta Industria politikan aditua, marko akademikoa eskaini zuen eta Aranburuk sindikalismoaren papera aurkeztu zuen.

Joseba Garmendia hasi zen, industria politikaren panoramika historiko eta kontzeptuala eskainiz, eta gaur egun gai honen inguruan dauden eztabaida nagusiak kokatuz. Bere abiapuntua argia izan zen; hazkunde ekonomikoa eta garapena ez dira gauza bera. Eta, garapen sozial eta politikoa bermatzeko beharrezkoa da oinarri material sendoa edukitzea. Hau da, balioa sortzeko gaitasuna duen sare produktiboa edukitzea. Hego Euskal Herriaren kasuan, baliabide natural urriek are garrantzitsuago bihurtzen dute industria.

Industriak EAEn balio erantsiaren eta soldatapekoen %29 sortzen du, eta horregatik da sektore estrategikoa. Garmendiak industria politikaren eboluzio historikoa egin zuen eta, lau fase historiko bereizi zituen: 1980ko hamarkadatik gaur arte:

  1. Lehen fasean, krisi industrialaren testuinguruan, Espainiako gobernuak rekonbertsio industriala gidatu zuen, baina reindustrializazioaren promesa ez zen bete. Euskal Herrian, aldiz, eztabaida estrategikoa ireki zen; tertziarizazioaren aldeko apustua ala industria modernizatzeko bidea. Michael Porterren ideiak bultzatuta, EAEn politika industrial aktiboaren aldeko norabidea hartu zen, klusteren sorrera eta administrazioaren inplikazio politikoa sustatuz. Nafarroak antzeko bidea hartu zuen urte batzuk geroago.
  2. 2000ko hamarkadan, ildo beretik jarraitu zen, baina Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planak gehitu zitaizkien industria politikaren ardatzei. Berrikuntza‑arkitektura instituzional oso bat eraikiz.
  3. 2010eko hamarkadan aldaketa nabarmena gertatu zen: filosofia orokorrak jarraitu bazuen ere, anbizio estrategikoa galdu eta inertziak hartu zuen protagonismoa. Europatik etorritako RIS3 eta RIS4 estrategiek sektore jakin batzuetan espezializatzera bultzatu zuten. Nahiz eta, Garmendiak azaldu bezala, Europako ikuspegi liberalak eta HEHko politika sektorialen artean tentsioa sortzen hasi ziren.
  4. Azken urteetan Industria 4.0 eta 5.0 planak agertzen dira, non marketing politikoa duten helburu. Azken fase honetan, industriari dimentsio soziala eta jasangarritasuna txertatzen zaizkio (nahiz eta leku askotan aurpegia zuritzeko bakarrik balio izan duen).

Europan historikoki eduki duen ikuspegi liberalak eta estatuen arteko desorekak zaildu egiten dute politika industrial bateratua. Hala ere, 2024ean politika industrial publiko eta proaktiboaren beharraren ohiartzuna indarra hartzen joaten da, nahiz ta oraindik onartu ez duten. Honetan hiru gako garrantzitsu daude; alde batetik, Europa mailako industria politika egitea, eta ez koordinazioa soilik. Europako estatuen tresnak edukitzea politika hau garatzeko. Beste aldetik, Industria Politika berak ardatz zuzendaria izango da, lehia- eta kanpo-politika gainetik (%5 inbertituz) eta, azkenik, estatuek ez dute finantzatuko, baizik eta Europako instituzioa zorpetzearen bitartez finantzatuko litzatkeen planteamendu bat izango da. Horrenbestez, hau guztia aurrera eramateko beharrezkoa da sektore estrategikoetan parte hartzea administrazio publikoaren bitartez. Administrazio publikoak gaitasun estrategikoak garatu behar ditu.

Azkenik, Garmendiak sindikalgintzaren rola nabarmendu zuen; izan ere, sindikatuek politika industrialean modu kontziente edo inkontzientean paper aktiboa dutelaren goraipena egin zuen. Hainbat ikerketek zera adierazten dute; lan baldintza hobeek eta egonkortasuna duten enpresek berrikuntza eta lehiakortasuna indartzen dutela. Beraz, honek “lan baldintza hobeagoak edukitzea enpresari gehiago kostatzen zaio eta lehiakortasuna mantentzeko gabeziak izango dituenaren” aitzakia ezeztatzen du. Eta, aldi berean, sindikalismoaren papera nabarmendu, honetan jarduten duelako bereziki. Bere hitzartzeari amaiera emateko galdera bat planteatu zuen, hurrengo hizlariaren bidea markatu zuena; Enpresaren demokratizazioaren bidean, urrats bat aurrera eginez, sindikatuek industria politika diseinurako, kudeaketarako, lanketarako aktoreak izan daitezke? edo izan beharko lukete?

Alor akademikotik sindikalismora; teorizaziotik lurrartzera

Esan bezala, Aranburuk sindikatuaren paperan zentratu zen. LAB sindikatua historikoki saiatu da industria politikak eragiten, baina errealitatean, lehiakortasun logikak nagusitu dira politikaren diseinuan. Horrek esan nahi du langileen baldintzak eta herri-interesak ez direla erdigunean egon inoiz, eta onuradun nagusiak enpresa handiak eta kapitala izan direla.

Aranburuk hiru hutsune nagusi nabarmendu zituen;

  1. Enpleguarekiko konpromiso falta, ez sortzeko, ez bermatzeko, ezta enpresa-itxierak saihesteko ere,
  2. Industria birmoldaketa planifikatu gabea, patronalak irabazien logiketatik gidatua izan da, eta,
  3. Langileen eta sindkatuen parte-hartze eskasa (patronalak jartzen digun oztopoengatik), informazio gabezia eta gardentasun falta direla medio. Ezin da ahantzi, LAB sindikatu soziopolitikoa dela eta ezin dela mugatu enpleguaren defentsara.

Horrexegatik beharrezkoa da parte-hartze aktibo bat egotea.

Gainera, Aranburuk autogoberuna patronalaren mesedetan erabiltzeari kritika egin zion, eta lan-harremanetarako euskal esparrua garatzeko ahaleginen aurrean etengabeko oztopoak egon direla. Horrek guztiak eragin du eredu produktibo ahula, dibertsifikazio faltarekin, energia-burujabetzarako borondaterik gabe eta diru publikoaren erabilera egitea baldintzarik gabe enpresa pribatuen alde.

Ondorioz, enpresen mozkinak %46 igo diren bitartean, enplegua prekarioagoa bihurtu da, aberastasunaren banaketa ez egitearen seinale garbia izanda. Horrez gain, deslokalizazioari aurre egiteko tresna gabe utzi gaituzte, eta soldaten balioa degradatu du patronalak. Eta, zer esanik ez, emakumeek pairatzen duten diskriminazioa industrian, bai sarbidean bai ibilbide profesionalean.

Hala ere, sindikatuak kontraboterea du jarduteko modua eta honek eraman gaitu lan -baldintzak defendatzera, ERE eta itxieren aurrean erresistentzia egitera, baita zeharka industria politika alternatibo bat aldarrikatzera.

Etorkizunerako ikuspegi ekosoziala duen industria ereduaren apustuaren alde egin zuen LABeko koordinatzaile nagusiak; planifikatua, prebentiboa, langileen parte-hartzearekin eta esku-hartze publiko sendo eta baldintzatuarekin. Horri gehitu zion sindikalismo borrokalari, feminista eta antirrazista behar dela, eta patronalak zabaltzen duen diskurtsoari aurre egin behar zaiola, non industriako gatazkak aitzakia bihurtzen diren inbertsio falta justifikatzeko.

Euskal Herritik haratago

Bigarren ariketan, mintegiak industria‑ereduaren etorkizuneko bi erronka nagusiak jarri zituen erdigunean: armagintzaren eta industria militarraren hedapena batetik, eta trantsizio ekosozialerako egokitzapena bestetik. Testuinguru horretan hartu zuen hitza Khem Rogalyk, Transition Security Project‑eko koordinatzaileak eta Erresuma Batuko aktibista ezagunak. Bere hasierako hitzek argi utzi zuten gaur egungo testuingurua: Mendebalde osoan militarizazioaren gorakada historikoa bizi dugu, eta horrek ondorio sakonak ditu bai ekonomian, bai lan-harremanetan, bai trantsizio ekosozialaren aukeretan.

Rogalyk azaldu zuen gastu militarraren igoera ez dela segurtasun beharrizan objektiboetan oinarritzen, AEBetako eredua kopiatzeko estrategia dela baizik. Hori da, hain zuzen ere, Europako autonomia estrategikoa ahultzen duela. Hurrengo urteetan NATOko herrialde askok bikoiztu edo hirukoiztu egingo dituzte aurrekontu militarrak. Baina, gastu horrek ez du lanpostu egonkor eta duinik sortzen. Izan ere, inbertsioa gastu militarren handitzen joan ahala, sektore militarrean lanpostuak gutxitzen ari dira eta soldatak behera doaz.

Gure delegatu eta liberatuekin bere errealitatea ekarri nahian, langileen esperientziak ekarri zituen hitzartzera. Honetan, industria militarrean lan egiten duten askok sektorearekiko atxikimendu ideologikorik ez dutela adierazi zigun, eta lan segurtasuna dela haien kezka nagusia. Baina, sektorea hau ziklikoa eta ezegonkorra da, eta horrek eragin du langile askoren jarrera trantsizio berdearen aldekoa izatea.

Azkenik, Rogalyk sindikatuaren funtsezko bi norabide narbarmendu zuen; alde batetik zibiletik militarrerako birmoldaketari aurre egiteko, eta, trantsizio ekosozialerako industria-eredu alternatiboak eraikitzeko. Bere hitzartzea mezu argi batekin itxi zuen “trantsizio ekosoziala eta bakeraren aldeko industria-eredua posible dira, baina horretarako beharrezkoa da sindikatuen antolakuntza, presio soziala eta estatuaren lehentasunen aldaketa.” Militarizazioaren hedapenak ez du langileen etorkizuna bermatzen, trantsizio planifikatua eta sozialki beharrezkoa den industria‑ereduak, ordea, bai.

 

Ondorioz, enpresen mozkinak %46 igo diren bitartean, enplegua prekarioagoa bihurtu da, aberastasunaren banaketa ez egitearen seinale garbia izanda. Horrez gain, deslokalizazioari aurre egiteko tresna gabe utzi gaituzte, eta soldaten balioa degradatu du patronalak. Eta, zer esanik ez, emakumeek pairatzen duten diskriminazioa industrian, bai sarbidean bai ibilbide profesionalean.

Hala ere, sindikatuak kontraboterea du jarduteko modua eta honek eraman gaitu lan -baldintzak defendatzera, ERE eta itxieren aurrean erresistentzia egitera, baita zeharka industria politika alternatibo bat aldarrikatzera.

Etorkizunerako ikuspegi ekosoziala duen industria ereduaren apustuaren alde egin zuen LABeko koordinatzaile nagusiak; planifikatua, prebentiboa, langileen parte-hartzearekin eta esku-hartze publiko sendo eta baldintzatuarekin. Horri gehitu zion sindikalismo borrokalari, feminista eta antirrazista behar dela, eta patronalak zabaltzen duen diskurtsoari aurre egin behar zaiola, non industriako gatazkak aitzakia bihurtzen diren inbertsio falta justifikatzeko.

Trantsizio ekologikoa gurean

Rogalyren ondoren, Matin Lallanak hartu zuen hitza, LABeko trantsizio ekosozialaren arduraduna. Honetan, Ikusmiran 24: Deskarbonizazioa Hego Euskal Herrian txostenaren ezaugarriak azaldu zituen. Denbora gutxi zegoela eta, testuinguratze azkar bat eta titular nagusiak atera zituen.

Argi utzi zuen Hego Euskal Herriko industriaren egungo egoera, sektoreak erregai fosilekiko mendekotasun handia du, eta azken hamarkadan ez da gertatu deskarbonizazio errealik, emisioen igoera eta inbertsio produktiboaren geldialdia baizik. 2013-2023 aldian, emisioak handitu egin dira eta enpresek –diru publikoa jaso arren— ez dute beharrezko eraldaketa teknologikorik egin. Kritika handiena zera da; enpresek finantzaketa merketa eta eskuragarria izan dute urte luzez, baina aukera hori baliatu beharrean, irabazi pribatuak handitzera bideratu dira.

Testuinguru horretan, instituzio publikoek ere ez dute rol eraldatzailerik jokatu. Azken urteetan milaka euroko laguntzak eman dira baldintzarik gabe, eta horrek ahalbidetu du enpresek diru publikoa jaso ondoren kaleratzeak, EREak eta lan baldintzen okertzea aplikatzea. Hau da, deskarbonizazioaren aitzakiarekin milaka euroko diru publikoa jaso eta horretan inbertitu beharrean, mozkinak lortzera bideratu da baldintzarik gabe. Horergatik, deskarbonizazioa ezin da ulertu soilik teknologia-aldaketa moduan, gatazka politiko eta sozial baten erdigunea da. Gainera, gogorarazi zuen industria eztabaidak ez duela deskarbonizazioa agortu behar. Emakumeen borroka, kolonialismo ekonomikoaren ondorioak eta justizia ekologikoa ere ezinbestekoak dira.

Ondorioz, deskarbonizazioaren erronka ez da soilik teknologikoa, desafio politiko eta sindikala da. LABen ikuspegitik, bidezko trantsizio ekosozial egiteko, ekintza sindikala, politika industrial alternatiboa eta konbergentzia soziala uztartu beharra dago. Enplegua eta lurraldearen etorkizuna erdigunean jarriko dituen industria eredu bat eraikitzeko.

Eredu industrialaren eraldaketa

Saioari amaiera emateko Kris Getek hartu zuen hitza. Krisi ekosozialaren testuinguru honetan kapitalak bideratutako industria eraldaketa ez da nahikoa, desodernatua eta bidegabea da. Testuinguru honetan LABek planifikazio ekosozialean oinarritutako ehun industrialaren eraldaketa sakona defendatzen du, langileen eskubideak eta enplegu duina erdigunean jarriko dituena Horrek eskatzen du orain arteko moduak aldatzea, benetako alternatibak eraiki eta tokian toki beharretara egokitu.

LABeko industria arduradunak argi utzi zuen gaur egungo arazo nagusietako bat benetako industria-plangintza falta izan dela. Institzuioek trantsizio berdearen diskurtsoa erabiltzen dute, baina praktikan logika espekulatiboan jarraitzen dute. Diru publikoaren kopuru handia bideratzen dira enpresa pribatuetara, enpleguari, industria errotzeari eta lan baldintzei buruzko benetako konpromisoak eskatu gabe. Urte luzez ikusi da diru publikoa jaso duten enpresek epe ertainera Euskal Herria abondonatzen dutela, lan prekarioagoa eta merketagoa den lurraldeetara joateko. Horrek helburu zehatza du, etekin handiagoak lortzea. Ondorioz, enplegu asko suntsitu eta prekarizatu dira.

Trantsizio ekologikoa ezin da kapitalaren interesetara makurtu. Arazoa ez da eraldaketa industriala bera, eredu kapitalistaren eskua uztea baizik. Erabakiak errentagarritasun ekonomikoaren arabera hartzen direnean, emaitza beti bera da: prekarietate handiagoa, enplegu suntsitzea eta ehun industrialaren ahultzea. Horri gehitu behar zaio trantsizio desorekatu bat, non inbertsioak modu irregularrean egiten diren eta deskongruentzia sozial eta lurraldekoak sortzen diren.

Horregatik guztiagatik, ezin da berriro eredu bera errepikatu. Proposamen zehatzak egin behar dira eta trantsizio industriala planifikatu. Diru publikoak baldintzak izan behar ditu bai ala bai. Baldintza horiek hiru norabidetan joan behar dute: deslokalizazioa sahiestea, enplegua babestea eta, etekin pribatua ez finantzatzea.

Ezin dugu berriro onartu inbertsioak sozializatzea eta irabaziak pribatizatzea trantsizio ekologikaoren izenean. Eta, ezin dugu itxaron gatazkak lehertu arte: planifikazioa behar da, eta planifikazio hori ikuspegi ekosozialetik eta langileen parte-hartzearekin egin behar da.

Ondorioak

Bizi dugun industria-eredua tentsio estrategikoen eredigunean kokatzen da; militarizazioaren gorakada, deskarbonizazioaren premia eta enpresen jokabide rentista gurutzatzen diren lekuan. Erronkak ez dira alor teknologikora mugatzen, desafio politiko eta sozial sakonak dira. Azken hamarkadako datuek erakusten dute diru publikoa masiboki bideratzen dela trantsizioaren izenean, nahiz eta gero mozkin pribatuetara mugatzen den. Horrek agerian uzten du merkatuaren inertziek ez dutela eraldaketa ekologikoa bermatzen, ezta enplegu duina ere ez.

Horren aurrean, mintegiak marraztu zuen bidea argia da. Planifikazio ekosoziala, sindikatuen antolakuntza aktiboa eta konbergentzia soziala uztartzen dituen industria‑eredu berri bat behar da. LABek argi du bidea. Ikuspegi ekosozialista txertatu behar dugu, industria demokratizatzeko eta herri-beharrak lehenesteko. Etorkizuneko industria egonkorragoa, justuagoa eta komunitateari lotuagoa izan behar da. Langileen parte-hartzea. lurraldearen kohesioa eta ondare publikoaren defentsa erdigunean jarriz.

Azkenik, Khem Rogally gurekin zela aprobetxatu genuen, berekin egon eta egin duen lanaren inguruan galdetzeko. Ondorengo bideo honetan duzue:

Mintegi sozioekonomikoa’26 industriaren trantsizio ekosoziala aztergai
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu
Irakurri gehiago