Ikusmiran 14: Zaintzak

Bizitzaren sostengurako ezinbesteko lanak prekarizatuak daude

Zaintza lan edota etxetik kanpoko enpleguetan dabiltzan langileen errealitatea aztertu dugu Ikusmiran txostenaren 14. zenbakian.

Ondiorio nagusiak hauek dira:

 

1.Zaintzara emandako enpregua eta lan guztiak prekarioak dira

  • Lana edo etxetik kanpoko enplegua izan arren, ez dute bizitza duina bermatzeko nahikoa diru-sarrerik ematen.
  • Zaintza lanak prekarioak izan arren, BPGarekiko pisu handia dute.

 

2. Zaintza lanetan emakumeei inposatzen zaie ardura nagusia

  • Etxeko lan eta zaitza lanen ardura nagusia emakumeena da
  • Etxeko langileeen sistema berezien afiliaturiko langileen %96,13a emakuamea da eta %43,34ak espainiar estatutik kanpoko jatorria du.
  • Zaintzara loturiko enpleguak feminizatuta daude.

 

3. Zaintza lan ez ordainduen bidez, kapitalak doako langileak eskuratu ditu...

  • Etxeko lanetara emanda daudenen artean, %87,97a emakumeak dira
  • Etxeko lanetara emanda dauden emakumeek Gutxieneko Soldata jasoko balute, 2024rako Eusko Jaurlaritzaren Aurrekontu Proiektuaren %24a suposatuko luke
  • Etxeko lanetan diharduten emakumeen lanaldia, Gizarte Ekimeneko Ikastetxeetako maisu/maistra baten ia hirukoitza da edota Bizkaiko Metaleko Lan Hitzarmenean jasotakoa baino %45 handiagoa

 

4. ...eta zaintza sektoreko enpleguak gutxietsi ditu, ekonomikoki eta sozialki, erregimen orokorreko langileen %8,38a izan arren

  • Etxeko langileen lan baldintzak prekarioak eta legez kanpokoak dira maiz
  • Etxez- etxeko zerbitzuan, azpikontratazioa da nagusi
  • Prekarietatea, erresidentzietako langileen soldatan ere bai
  • Pribatizazioak lan baldintzen eta zerbitzuaren kalitatea okertzen ditu

 

5. Egoera estrukturala da

  • Langabetuen %58,40 emakumea da
  • Emakumeen %23ak behin behineko kontratua du
  • Emakumeen %25,4ak lanaldi partziala du
  • Gero eta emakume gehiago lan bila, bizi unitatea sostengatzeko lanaldi bikoitzera behartuak
  • Soldata arrakala egiturazkoa da
Ikusmiran 14: Zaintzak
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu
Gehiago irakurri