IKUSMIRAN
Egoeraren azterketa




Bizi dugun egoera ulertzeak erraztuko digu hartu beharreko norabidea zehazten.

Gure inguruan ematen diren gertaera sozial, ekonomiko eta politiko nagusienak biltzeko asmoa dugu lan hauetan.

EUSKAL ESTATUA




Ipar Hegoa Fundazioak eta EHUko Parte Hartuz ikerketa taldeko irakasle adituek elkarlanean, Euskal Estatuaren eraikuntzari bidea zabaltzeko lanari jarraipena emateko egitasmoa garatzen ari gara.

Hain zuzen ere, Euskal Estatuarekiko dagoen pertzeptzioa aztertzeko ikerketaren lehen datuen aurrerapena duzu eskuartean, Aztiker enpresak egin inkesta abiapuntu, Euskal Herria osoko ikuspegia ematen duena.

2005-10-02

Jai Egunak Bizi Egunak. Igande eta jaiegunetan itxita (2005)

Espetxe itxurako eraikinak, luxua, argi distiratsuak eta girotze-musika barnerako utzita, erostera gonbidatuz, kontrolik gabe, dirurik gabe eta arazorik gabe erostera gonbidatuz, hain zuzen ere. Merkataritza-zentro erraldoiak: […]
2005-10-02

Enpleguari buruzko txostena. 2004 urtea (2005)

Informeak 2004. urteko Hego Euskal Herriko enpleguari buruz ematen dituen datuek prekarizatze hazkorraren errealitatea garbi uzten dute. 2004. urteak prekaritatearen marka historikoa gainditzearen ohore dudagarria du: […]