Talaia 18: sindikalismoa aterpe

Talaiaren 18. alea duzu hauxe, gogoetarako gunea; argitalpen bat ez ezik, hausnarketa eta eztabaidarako espazio ere izan nahi duena. Talaia, LAB-eko Ekintza Sozialeko egiturak eta Ipar Hegoa Fundazioak formazio sindikal, politiko eta sozialerako egiten duten eskaintzaren parte da.

Ale honetan sindikalizazio estrategiaz aritu gara, langile subjektua berrosatzea helburu duen kontrabotere sindikalismoaz. Hasteko eta behin, GKN (Florentzia) enpresako langilea den Dario Salvetti elkarrizketatu dugu, trantsizio ekosozialaren alde egin duten borrokaren irakaspen nagusiez hausnartzeko. Horrez gain, Pablo Perezek organizing for power antolaketa teoriaren printzipio nagusiak azaldu dizkigu. Horri lotuta, printzipio horiek laburbiltzen dituen infografia bat ere osatu dugu. York-South Weston Tenant Union etxebizitza sindikatuko militantea den Sharlene Henryk, aldiz, Toronton garatu duten alokairuen grebaren nondik norakoak laburbildu dizkigu.

Eskuratu aldizkaria PDF formatuan

Aldizkaria_www

Kanpo esperientzia horiek gurera ekartzeko ariketa egiteaz gain, sindikatutik ere sindikalismo estrategiaren inguruan gogoetatzeko tartea hartu dugu. Horretarako Izaskun Garcia, LABeko Antolaketa idazkaria, sindikalizazio estrategiaren gako nagusiez mintzatu da. Segidan, Zuriñe Gonzalezek duela gutxi martxan jarri den LABen Abiatu etxebizitza asanbladaren jardunaren berri eman digu.

Horrez gain, beti bezala, Ekintza sozialaren ikuspegitik sindikalismo berriaz eta antolaketa ereduaz gogoetatzeko tartea hartu dugu, Komunitateari editorialean. Bestalde, sindikalismo ekosozialistara bidean inspirazio iturri izan daitezkeen zenbait borroka sindikalen irakaspenak laburbildu ditugu Programa sozioekonomikoaren atalean. Eta, amaitzeko, zenbait gomendiorekin itxi dugu aldizkaria.

Talaia 18: sindikalismoa aterpe
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu
Irakurri gehiago