Ikusmiran 25: Lan eta bizi baldintzak 2026ko maiatzean

Urtero egin ohi dugun bezala, udaberrian Hego Euskal Herriko langileriaren lan eta bizi baldintzak aztertzen ditugu, eta hemen duzue 2026ko azterlana.
Lan egin arren hilabete bukareara iristea jada ez da arraroa Hego Euskal Herrian. Lan eta bizi baldintza geroz eta kaskarragoak ditugu gaur egun, eta hau baieztatzen du Ikusmiran 25 txostenak. Hmeen dituzue txosten honetatik ateratako 6 ondorio nagusiak:

1. Lau langiletik batek 1.600€ baino gutxiago kobratzen du, eta 25 eta 64 urte arteko 2 herritarretik batek ez du diru-sarrera nahikorik modu duinean bizitzeko.
2. Sortzen den aberastasuna ez da modu orekatuan banatzen. BPG hazten den bitartean, soldaten pisua jaisten doa. Langileriak sortzen duen aberastasuna metatzen doa eta hauei banatu ordez, kapital eta patronalaren esku gelditzen da.
3. Enpleguaren kantitatea baino, kalitatea da kezkagarriena. Langabezia jaisten ari da bai, baina enplegua gero eta prekarioagoa da, baldintza eta egoerari dagokionez. Gazteak, emakumeak eta migranteak dira kaltetuenak.
4. Pobrezia eraltiboan zein larrian egoteko arriskuak gora egin du 2022tik. 2025ean herritarren %40 zailtasunak ditu hilabete bukaerara iristeko.
5. Oinarrizko elementuak dira gero eta gehiago garestitzen direnak. Elikagaiak %60 igo dira, eta etxebizitza %11. Soldataren erdia oinarrizko elementuak ordaintzera bideratzen da.
6. Zerbitzu publikoak eta eskubide unibertsalak dira kolokan daudenak. Pribatizazio zein merkantilizazi oprozesuek zerbitzu publikoen kalitatea ahultzen dute, gure eskubideen kalitatea mehatxatuz. Adbidez, osasunaren atzerapenak eta zaintza lanen feminizazioa eta arrazalizazioa.
Prekarietatea ez da naturala. Ez da saihestezina. Antolakuntza eta borroka dira irtenbidea.


