Talaia 17: eskuin muturra

Talaiaren 17. alea duzu esku artean, gogoetarako gunea; argitalpen bat ez ezik, hausnarketa eta eztabaidarako espazio ere izan nahi duena. Talaia, LAB-eko Ekintza Sozialeko egiturak eta Ipar Hegoa Fundazioak formazio sindikal, politiko eta sozialerako egiten duten eskaintzaren parte da.

Ale honetan eskuin muturraren gorakadaz aritu gara, Europar hauteskundeen atarian. Hasteko eta behin, europar eskuin muturrean aditua den Alba Sidera kazetaria elkarrizketatu dugu, alderdi politiko ultraeskuindarren bilakaera aztertzeko, gobernura iritsi diren Italiako kasuan zentratuta bereziki. Horrez gain, Raul Zelik idazlearekin Alemanian hedatzen ari diren joera erreakzionarioez aritu gara nagusiki. Joana Bregolat aktibista ekologistak berriz ekofaxismoaz eta trantsizio ekologikoaz idatzi digu artikulua.

Eskuratu aldizkaria PDF formatuan

Stacked Magazines Mockup by Anthony Boyd Graphics

Jarraian, Andoni Olariaga filosofoak ezkerrean hedatzen ari diren joera erreakzionarioez ohartarazi gaitu. Bukatzeko, Jonathan Martinezek diskurtso sekuritarioen ugaltzearekin Euskal Herrian ere mezu erreakzionarioei irekitzen ari zaien bidea aztertu du.
Horrez gain, hauteskunde europarren testuingurua baliatuta Garbiñe Aranburu LABeko Koordinatzaile Orokorrari elkarrizketa mamitsua egin diogu, egungo koiunturaz eta eskuin muturrari eremu soziosindikaletik eman beharreko erantzunaz hausnartzeko.

Ekintza sozialaren ikuspegitik ere eskuin muturraren hedapenaren aurrean gure paperaz gogoetatzeko tartea hartu dugu, Komunitateari editorialean. Eta, amaitzeko, gomendioen atalean Martin Arbeok Esta guerra no termina en Ucrania liburuaren erreseina egin du, gerraren eta faxismoaren arteko harremanaz diharduen liburua.

Talaia 17: eskuin muturra
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu
Gehiago irakurri